euskaraespañol

Graduazioa, Arabako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/24

Irudia
Ekitaldira joan ziren ikasle graduatuak eta agintariak. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetako graduazio ekitaldia egin zuen. Bertan izan ziren Manoli Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia, Jon Barrutia Fakultateko dekanoa, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Igor Salazar Gasteizko Udaleko zinegotzia.

Francisco Javier Forcada Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako Atalaren koordinazioko dekanordeak ireki zuen ekitaldia; Miren Bilbao Arabako Teknologia Parkeko gerente eta promozioaren amabitxiak, aldiz, eskola magistrala eman zuen.

Ondoren, diplomak eman zizkieten gradu eta master promozioetako ikasleei, eta espediente onenak dituztenei. Horrez gain, Iraunkortasunaren arloko Gradu Amaierako Lan Onenaren saria eman zuten.

Iker Ruiz Rabanalentzat izan ziren 2019/2020 ikasturteko lehenengo espediente onena eta sari berezia; bikaintasunez graduatuaren aitorpena, berriz, Andrea Martínez de Aguirre Beltrán de Salazarrentzat. 2020/2021 ikasturtean, Karina Rajapova Sentyabovak eskuratu zituen lehenengo espediente onena, sari berezia eta bikaintasunez graduatuaren aitorpena. Iraunkortasunaren arloko Gradu Amaierako Lan Onenaren saria María Emilia Orueta Abásolok irabazi zuen ‘lmplication de l'industrie textile dans les Obiectifs de Développement Durable’ (Ehungintzaren parte hartzea, garapen iraunkorrerako helburuetan) lanagatik.

‘Digital Management & ERP: La gestión de la empresa 4.0’ masterrari dagokionez, 2018/2019 ikasturteko bikaintasun aipamena Alazne Portal Porrasek lortu zuen;2019/2020 ikasturtekoa, Ainara Crespok; eta 2020/2021ekoa, Edurne Salazar Morazak. Espezialista izateko ‘Sistemas para la gestión empresarial-ERP’ ikastaroaren bikaintasun aipamenak hauentzat izan ziren: Javier Guruceaga Gómez, Iratxe Laza Cisneros, Tamara Robles Casado eta Sofía Jarquín Reyes.