euskaraespañol

Graduazio berria Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoa)

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/14

Irudia
Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresako graduatu berriak | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen X. Promozioaren graduazio ekitaldia egin zen. Guztira 129 ikasleek jaso zuten diploma. Ekitaldiaren buru izan ziren Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuen ere Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak. Era berean, Patxi Sasigain Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntzako arduradunak hitz egin zuen eta 2021-2022 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleei eta espedienterik onenak izan duten gradudunei omenaldia egin zitzaien: Ane Aramberri, Eider García, Udane Alfonso, Lander Iraola eta Ainhoa Haiya Odriozola. Ekitaldian Igor Alvarez omendu zuten 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua emateagatik. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izan zen.