euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldiko irudiak (III)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/27

Hondo zuri baten gainean, boligrafo urdinez bozetatutako hiru andre irudi. Lehenengoa etzanda eta biratuta dago, bizkarra emanez. Bigarrenak, errotuladore arrosaz errepasatuak, pentsakor itxaroten du eskua kokotsean bermatuta duela. Hirugarrena, are errotuladore gehiagorekin, bizkarrez emanez ibiltzen da, eskuak solte dituela.

NON: Eibar eta Errigoitin; etxetik  klaseak ematen Ilustrazio Zientifikoa graduondoko Ilustrazioa Medikuntzan irakasgaian. NOIZ: 2020ko apirila. NORK: Jose Antonio Azpilicueta eta Nerea Legarreta. Irudigintza Saila, Arte Ederren Fakultatea.

 

Giza figuraren marrazketa edo, orokorrean, marrazketaren praktika, pentsatzeko modu bat da, behatzeko gaitasuna zorrozteko era bat, baita IKUSTEKO ere eta ez bakarrik begiratzeko.

 

Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Atal honetan berrogeialdian zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi diguzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus