euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XVIII)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/18

Hiriko paisaiaren gainean dozena erdi etxe-orratz dira nabarmen. Hondoko gau zerua erabat beltza da, erdian triangelu bat osatzen duten hiru izartxo sakabanatuak izan ezik. Eskuianldean egunsentia dator tonu laranjetan.

NON: Getxo (nire etxeko teilatupetik). NOIZ: 2020ko apirilak 4, egunsentian, 7:00 inguruan. NORK: Agustín Sánchez Lavega. Fisika Aplikatua I Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola.

 

Lurretik kanpo, planetek jarraitzen dute, beldurgabe, Eguzkiaren inguruko beren orbiten ibilbidean. Noiz edo noiz ia-ia lerrokatzen dira, eta, besteetatik hurbil, distiratsu ikusten dira zeruan, gutxi gorabehera ikuspuntu lerro berean. Oraingo honetan, Jupiter eta Saturno planeta erraldoien eta Marte txikiaren txanda zen. Haiek eta gu gabiltzanez, konfigurazioa dagoeneko aldatu da.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus