euskaraespañol

Gure txokoak: Ikasmahaien artean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/21

Memoriak beti sari onak ematen dizkigu: ikasgela ilun bat izan da gure eskolatzearen esparrua. Bertan ikasi genuen irakurtzen, idazten, mundu berri bati ateak irekiz, baina lagunekin jolasteko tokia ere izan zen, hotza pasatu genuen, eta batzuetan ez zen munduko lekurik alaiena izan. Dena den, leihoek ametsetarako bidea irekitzen ziguten betiere.

Ikasgela emozioz beteta egoten da, objektu guztiek beren usaina, beren ukipena, beren abestiak, eta honetan beste garai batzuetako hezkuntzaren ikono guztiak ikus daitezke: txilina, Domundeko itsulapikoa, frankismoko hormirudi zaharrak, eta diktadorearen argazkia tinko begira, nonahiko. UPV/EHUko Hezkuntza Museoan gaude. Etorri eta ezagutu!

Hauxe da UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historiako katedradunak diren Paulí Dávila eta Luis Mª Nayak aukeratutako txokoa.

Nola iritsi: 43.307164, -2.011465