euskaraespañol

‘Hiri baratze ekologikoak’ ikastaroa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/04/08

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Zabalik dago jada Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duen UPV/EHUko irakasleek antolatutako ‘Hiri Baratze Ekologikoak’ ikastaro berrirako izena emateko epea, Kiribilore Permakultura hiriko nekazaritza ekologikoa sustatzen duen elkarteak eskainita.

Ikastaroa hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsona guztientzat dago irekita, baina unibertsitate komunitateko kideek lehentasuna izango dute izena ematean.

Izena emateko azken eguna apirilaren 8a da.

Ikastaroari buruzko informazio guztia Baratze ekologikoaren webgunean kontsulta daiteke.

Izena emateko formulario hau bete behar da.