Hiru adingabekotik bat bullying-aren biktima izan da, EU kids On Line-k egindako txostenaren arabera

Actividades, mediación, oportunidades y riesgos online de los menores en la era de la convergencia mediática txostenak 2017-2018 aldian haurrei egindako inkesten emaitzak aurkezten ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/18

Alberto Hernández, Maialen Garmendia eta Manuel Ransán egindako prentsaaurrekoan

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE), Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren menpeko erakundea, Aurrerakuntza Digitaleko Idazkaritzaren bidez, “Actividades, mediación, oportunidades y riesgos online de los menores en la era de la convergencia mediática” txostenaren aurkezpena hartu du. Txostena Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) egin du, dokumentua adingabekoak eta teknologia ikertzeko Europako ekimenaren (EU Kids Online) Espainiako kapitulua izanik, eta  INCIBEren laguntza izan du.

Aurkezpenean izan dira: Alberto Hernández, INCIBEren zuzendari nagusia, Maialen Garmendia, Euskal Herriko Unibertsitateko EU Kids Online taldeko ikertzaile nagusia, eta Manuel Ransán, INCIBEko adingabekoen ataleko koordinatzailea.

Alberto Hernándezek hauxe azpimarratu du: “INCIBE, adingabekoen eta bere ingurukoen zibersegurtasunerako erreferentziazko erakundea Espainian dena, eta EU Kids Online elkarlanean aritzen dira Safer Internet Center Spain (SIC-Spain) izeneko Europako proiektuan. Proiektuaren helburua Internet, batez ere, umeei begira, konfiantzazko gunea izaten  laguntzen duten zerbitzuei eta ekimenei eustea da. Estatuko koordinatzailea INCIBE da, Internet Segurua for Kids (IS4K) ekimenaren bidez.

Hortaz, azpiegitura eskaintzen da, estatuetako zentroek edo Europako SICek baliabideak, zerbitzuak eta praktikak partekatzeko, hala nola erabiltzaileei zerbitzuak emateko, industria eta adingabekoen onlineko babesean lan egiten duten agenteak barne.

Elkarlan horren fruitu bezala sinergiak sortu dira, txosten honetan gertatutakoa bezalakoa: INCIBEk iradokizun batzuk erantsi ditu, familietan eta ikastetxeetan erabiltzekoak, umeen eta beren onlineko segurtasunaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.

Halaber, txostena hamar urtetako ikerketa baten emaitza da, zeren eta aurreko txostenei jarraipena ematen die, eta EU Kids Online-ren bidez batzen eta aurkezten diren Europako estatistikei laguntzen die.

Txostenaren emaitzak

UPV/EHUko ikertzaile Maialen Garmendiak azterketatik ateratako emaitza nagusiak berrikusi zituen. 9 eta 17 urte bitarteko umeek zein nerabeek beren onlineko kontsumo gehiena senitarteko eta lagunekin komunikatzeari (% 70) eskaintzen diote. Ondoren, aisialdiko kontsumoa dator (musika entzutea, % 63 edo bideoak ikustea, % 55) eta, pixka bat urrunago, onlineko jokoak (% 46) eta etxerako lanak (% 43) daude.

“Alderdi kezkagarrietan, hau azpimarra daiteke: hiru adingabekotik bat bullyingaren biktima izan da, eta bost adingabekotik bat praktika horretan aritu da, bere modalitateetako batean. Bullyingak neskei mutilei baino gehiago eragiten die”, adierazi du Garmendiak.

Sexu irudiak ikustea eta sexting (mezu sexual, erotiko edo pornografikoak bidaltzea) talde horietan zabaltzen ari diren beste praktika batzuk dira. Hortaz, 11 eta 17 urte bitarteko nesken eta mutilen % 42k ikusi ditu sexu irudiak eta 10etik 3k sexuari buruzko mezuak edo sexting-a jaso dituzte. Maiztasuna handiagoa da aztertutako adingabekoen adina aurrera joan ahala.

Ezezagunekin online kontaktatzearen praktika nahiko zabala da 9 eta 17 urte arteko adingabekoan artean, eta hori ere adina aurrera joan ahala handitzen da. Horrela, 11 eta 12 urtekoen artean, hirutik batek praktikatzen du, 12 eta 13 urte artekoen artean, erdiek baino gehiagok (% 53) eta 15-17 urteko hiru gaztetik batek kontaktu horiek egiten ditu. Nabarmena da % 83 pozik agertu zela topaketa horiek direla eta.

Halaber, kezkatzekoak dira erabiltzaile horiek oso maiz ikusten dituzten eduki ezkorrak. Bereziki, neskak eduki arriskugarrien eraginpean daude, mutilak baino gehiago. Azpimarra daiteke nesken % 45 beren buruei nola min egin adierazten duten edukiak ikusten dituztela (mutilen % 25). Horien atzean doaz suizidioari buruzkoak; muturreko argaltasuna-anorexia-bulimia; pertsona talde batzuen aurkako gorroto mezuak arraza, erlijioa edo sexualitatea dela eta, edo irudi bortitzak.

Adinez txikikoek esperientzia ezkorrei aurre egiteko estrategia batzuk nahasten dituzte: sostengu iturri nagusia lagunak dira (% 70) eta oso garrantzitsua da gurasoen bitartekaritza (% 46). Batzuetan, eragozten dien pertsona bakean utz ditzan saiatzen dira (% 57), blokeatzen dute (% 56), pribatutasun konfigurazioa aldatzen dute (% 24) eta, neurri txikiago batean, arazoa salatzen dute (% 16).

Azkenik, nabarmendu behar da adingabeko hauen ezaugarria dela teknologia berrien erabiltzeko trebetasuna: aplikazioen instalazioa; kontaktu zerrenden kudeaketa edo partekatu nahi duten informazioa bereiztea. Halaber, txostenak azaltzen du beste gaitasun batzuk: beren onlineko esparruen pribatutasunaren konfigurazioa aldatzea, irudi bat gordetzea, bideoen sorkuntza, edizioa eta argitalpena, e.a.

Manuel Ransánek, INCIBEko adingabekoen ataleko koordinatzaileak, aurkezpena bukatu zuen, haur eta nerabeen bizitza digitala seguruago izan dadin, INCIBEk guraso eta hezitzaileen esku jartzen dituen zerbitzu eta tresnak gogoraraziz.

Hain zuzen ere, INCIBEk, Internet eta teknologien erabilera seguru eta arduratsua sustatzeko asmoz, eta zerbitzu publiko moduan, herritarrei, enpresei eta gurasoei, adingabekoei eta hezitzaileei eskaintzen diete, Zibersegurtasuneko Laguntza Lerroa, doakoa eta isilpekoa. 900 116 117 telefonoaren bidez, zibersegurtasuneko aditu talde batek astelehenetik igandera erabiltzaileen kontsulta eta kezkei erantzuten diete.

Txosten osoa hemen ikus daiteke: ikusi