euskaraespañol

Erakusketa: Hitzak lege

Noiz eta non

Noiztik: 2024/04/09 Noiz arte: 2024/05/09

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

'Hitzak lege' erakusketa ibiltaria Euskal herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan (Txillardegi aretoa), Donostian, maiatzaren 9ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera (bisita-orduak: 08.30etatik 20:00etara). Sarrera irekia da.

Erakusketak agerian jarri nahi du euskarak, historian zehar, zuzenbide idatzian izan duen eta egun gaur duen lekua; edonola ere, hemen-hor-han dauden testu ugarien lagina baino ez da ekarri, askoz gehiago baitago. Erakusketa honek frogatu eta azaltzen du euskal hiztunek euskara erabili dutela eta erabiltzen dutela harreman juridikoetan.

Eremu pribatuan bezala, esparru publikoan ere aurkitzen ditugu euskararen lekukotasunak:   ohitura-zuzenbidean, foru-zuzenbidean, oinordetza-zuzenbidean, familia-zuzenbidean, administrazio-zuzenbidean, merkataritza-zuzenbidean eta zuzenbide konstituzionalean. Ikusi ahal izango dugu euskararen lurraldeetan instituzioek, ahoz bezala idatziz, hura jasotzen dutela zenbait jardueratan, batez ere, beste instituzio eta administrazio batzuekiko harremanetan.

Hiru ataletan sailkatzen dira erakusketa honetako 24 paneletan ikusgai dauden dokumentuak: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Lau hizkuntzatan irakurtzeko panel horiez gain, hiru panel elkarreragilez, hiru panel argiztatuz eta bi mahaitxoz –jatorrizko dokumentuak erakusteko– dago hornituta.

Euskaltzaindiak antolatu du erakusketa, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiekin, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Bisita gidatua egiteko interesatuta bazaude idatzi mezu bat hurrengo helbidera: gi-kultura@ehu.eus