euskaraespañol

Hitzaldia: Ivan Redondo, Pedro Sanchezen presidenteko kabineteko zuzendari ohia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/20, 12:30

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 20, 12: 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusian, Pedro Sanchezen Lehendakaritzako Kabineteko zuzendari ohi Iván Redondok "Komunikatzeko artea" izeneko hitzaldia emango du.

"Politikaren aztia", "itzalpeko gizona" edo "presidentearen hariak mugitzen dituena", diotenez. El Pais-en arabera, Espainian eragin handien duen pertsonetako bat da. Iván Redondok, Pedro Sánchezen Lehendakaritza Kabineteko zuzendari ohiak, hitzaldia emango du datorren asteazkenean, abenduak 20, UPV/EHUko Areto Nagusian. 

Redondok arrakastaz bultzatu zuen García Albiol, Monago edo Basagoiti popularren ibilbidea. Ondoren, Sánchez buruzagi sozialista izatera eraman zuen, barneko zein kanpoko krisi zailak salbatuz. Independentea da eta ez zaio alderdiaren kulturari makurtzen, nahiko jokabide apurtzailea izanik. Politika munduan bistatik kanpo dagoenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, zatoz Areto Nagusira. 

Ekitaldia Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatu du, Zientzia Politikoen Sailarekin elkarlanean. 

Sarrera librea tokia bete arte.