euskaraespañol

Eguneko irudia

i3 Jendartea: Kalitatezko hezkuntza berrikuntza egiten dugu?

Noiz eta non

2023/10/27, 09:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urriak 27, 9:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, hezkuntza berriztatzeko esperientziak trukatzeko jardunaldia egingo da, ‘i3 Jendartea: Kalitatezko hezkuntza berrikuntza egiten al dugu?’ lelopean.

Edizio honetan, ebaluazioarekin eta inpaktuarekin lotutako gaietan jarriko da arreta. 2010ean IKD hezkuntza-eredua definitu zen, 2016an IKD i3 estrategiarekin indartu zen, eta orain, 2023an, hezkuntza-eredua finkatzeko unea da, i3 hezkuntza-eredua deitzen zaiona. Bestalde, aurtengo jardunaldian laborategi iraunkorren programa berria aurkeztuko da, eta irakaskuntzaren kalitatearen ikuspegitik lan bikaina egin duten irakasleak eta ikastetxeak aintzatetsiko dira.

EGITARAUA

8:30-9:00 Akreditazioa eta ongietorriko kafea

9:00-9:30 Aurkezpen Instituzionala: "IKD eredutik i3 eredura: hezkuntza berrikuntza UPV/EHUn”, Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Arloko Errektoreordea

9:30-10:30 Mahai-ingurua: "Hezkuntza berrikuntzaren ebaluazioa”

  • Priscila Nole, Universidad Politécnica de Madrid
  • Sue Moron, Oxford Brookes University
  • ONDU proiektuak: Ocean i3 eta JSSKJ 2025

10:30-11:30 Mahai-ingurua: “Hezkuntza berrikuntzaren eragina”

  • Estíbaliz Sáez de Cámara (Iraunkortasunaren Arloko zuzendaria (UPV/EHU))
  • Gloria Nuñes (Responsable de Internacionalización- Euskampus Fundazioa-Enlight Impact Task Force)
  • Sara Gabriela Trazancos (Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeko Gizarte-Eraginaren arduraduna)

11:30-12:00  Atsedenaldia eta kafea

12:00-12:30 Aintzatespenak

12:30-13:00 Laborategi iraunkorren aurkezpena eta ekitaldi naguasiaren itxiera, Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Arloko errektoreordea

13:00-15:00 Tailerrak

  • i3 Laborategiak proiektuen ebaluazioa
  • ApS i3 lab Laborategi Iraunkorraren topaketa
  • CBE i3 lab Laborategi Iraunkorraren topaketa 
  • DuAl i3 lab Laborategi Iraunkorraren topaketa