Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak
Noiz eta non
2018/02/21, 19:15 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Otsailaren 21ean hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian burutuko dira Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik.
Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, bost jardunaldi izango dira, ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ titulu orokorraren baitan bilduta. Hona hemen jardunaldiotako programa:
Otsailak 21
Juan José Usabiaga. Pertsuasioa pintura erromanikoan: ante oculos ponitur.
Martxoak 14
Ángel Pazos López. Erromanikoko hormako pinturaren erabilera liturgikoak: otoitza, begietsi eta santutzea.
Apirilak 11
Isabel Mellén. Irudi ahantziak. Pintura gorrizko apainketa, Arabako eliza erromanikoetan.
Apirilak 25
Milagros Guardia Pons. Behatzea eta behatua izatea: Taüll-eko Sant Climent-eko pinturen programa ikonografikoa.
Maiatzak 4
Carlos Venegas. Azalak ezkutatutakoa. Hormako pintura erromanikoaren teknika eta kontserbazioa.
Saio guztiak 19.15etan hasiko dira eta irekita egongo dira interesatu guztientzat.