euskaraespañol

‘Ipar Amerika Mendebaldeko kultur transferentziak’, III. Nazioarteko Sinposioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/10/04
  • Noiz arte: 2021/10/05

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriak 4 eta 5ean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Areto Nagusian, ‘Ipar Amerika Mendebaldeko kultur transferentziak’, III. Nazioarteko Sinposioa egingo da (Cultural transfers of the American West).

REWEST (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa taldeak antolatutako sinposioak "Western" generoaren diziplinarteko alderdiari helduko dio, Mendebaldeko literaturaren eta beste arte adierazpen batzuen arteko harremanak aztertuz. Logikoa denez, literaturaren eta "Western" zinemaren arteko kultur transferentziak ikertuko dira, bi diziplina hauek lotura historiko estua baitute. Gainera, "Western" literaturaren eta beste esfera artistiko eta kultural batzuen (musika, telebista, argazkilaritza, itzulpena, diseinua, eleberri grafikoa edo komikia) arteko elkarreraginetik eratorritako erlazio dialogiko eta intertestualak aztertuko dira. Mendebaldeko iruditeriaren dimentsio globala, indarraldia eta berriztatzea hobeto ulertzeko, ikuspegi transnazionala eta diziplinartekoa erabiliko da, hots, eskualdeko mugetatik, muga nazionaletatik eta muga artistikoetatik harago joanez. Mendebaldeko literaturaren eta kulturaren arteko harreman konplexuei eta eraldaketa soziopolitiko, ekonomiko eta kultural berriei arreta berezia jarriko zaie, eta fenomeno desberdinen irudikapen artistikoak aztertuko dira, besteak beste, irailaren 11ko atentatuak, atzeraldi ekonomikoa, globalizazioa, immigrazioa, feminismoa, kulturartekotasuna edo ingurumen-krisi garaikideak.

Sinposioan, online eta aurrez aurrekoa, osoko bilkuretan bost hizlarik hartuko dute parte: Jon Bilbao idazleak, Aritz Sertucha musikariak, eta Audrey Goodman (Georgia State University), Marek Paryz (U, Varsovia) eta Francisco Saéz de Adana (I. Benjamin Franklin, Alcalako Unibertsitatea) irakasleek. Horrez gain, 11 hitzaldi, Ipar Amerikako Mendebaldearen inguruko argazki erakusketa (Dena Flows) eta Aritz Sertucharen musika emanaldia izango dira.

Sinposio honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo programara edota REWEST taldearen blog-era: http://rewestresearchinggroup.blogspot.com/