-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa-aldian
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/11
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/39782050/Aulas-estudio_b.jpg/957ee1db-22f7-3dfb-cae6-8ddcec77eb67?t=1668175298007)
2022-2023 ikasturteko lehen lauhilekoko azterketak direla eta, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin, aldi honetan sortzen diren eskaerei erantzuteko.
Zein egunetan irekitzen dira ikasteko gelak
Asteburuak eta jaiegunak:
• 2022ko abenduak 17-18
• 2023ko urtarrilak 6
• 2023ko urtarrilak 7-8
• 2023ko urtarrilak 14-15
Astegunak:
• 2023ko urtarrilak 2, 3, 4 eta 5
Zein ordutatik zein ordutara daude irekita gelak
• 9:00etatik 21:00etara
Non daude gelak
- Arabako Campusa:
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea – Hezkuntza (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea)
- Bizkaiko Campusa:
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko (Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte)
- Gipuzkoako Campusa:
Elbira Zipitria Zentroa (Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte)
Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.
Ikasteko geletan lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak
Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak