euskaraespañol

Ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira azterketa garaian

Noiz eta non

Noiztik: 2024/05/11 Noiz arte: 2024/06/30

Kokapena

Elbira Zipitria Zentroa
Paseo Ondarreta -Ondarreta pasalekua 18. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira azterketa garaian, maiatzak 11tik ekainak 30era bitartean, 9:00etatik 21:00etara.

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

*UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak.

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.