euskaraespañol

Eguneko irudia

Ilustrazio Zientifikoa Titulazioko ikasleek egindako lanen erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/21 Noiz arte: 2018/06/01, 08:00 - 20:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 21etik ekainaren 1era Ilustrazio Zientifikoa berezko titulazioko ikasleek egindako zenbait lan erakusgai egongo dira Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grand Salle aretoan. Bi aste hauetan zehar gai eta metodo eta teknika desberdinekin landutako hainbat lan erakutsiko dira.

Lehenengo astean egongo diren lanak, “Itsasoa Ilustratzen” erakusketa arrakastatsuaren barruan, hainbat erakustokitan (Getxo Aquarium, Hika Ateneo, Pint of Science Bilbao, Bermeoko Arrain Azoka) ikusgai egon dira. Bigarren astean, ikasleek prestatzen ari diren lan berrienak erakutsiko dira.