euskaraespañol

Eguneko irudia

XIX. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

Noiz eta non

2019/11/07, 11:00 - 00:00

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Astea 2019 inauguratuko da Donostian, ekimen hau azaroaren 7tik 9ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Bilbon eta Barakaldon, azaroaren 6tik 10ra, eta azaroaren 7tik 10ra Gasteizen.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Amaia Eskisabel, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketaren zuzendaria
  • Miren Bego Urrutia, UPV/EHUko ikerkuntza gizartean zabaltzeko zuzendaria

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 50 txoko zientifiko, 70 tailer eta 33 txangok osatuko dute. Gainera, umeentzako zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club, eta aurtengo nobedadea “Jakinduriek mundue erreko dau” BertsoZientzia saioa egitaraua atondu dira. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Ostegunean ere, inaugurazioa baino ordu eta erdi lehenago, 9:30ean, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Gipuzkoako ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Tabakaleran jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

UPV/EHUk antolatzen du Zientzia Astea, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, BBKren, Bibat Museoaren, Tabakaleraren, Euskotrenen, Metro Bilbaoren, eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.