null

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen inaugurazioa

Noiz eta non

2019/09/30, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, irailak 30, 18.00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturte akademikoaren inaugurazioa egingo da.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusia izango dira. Hasierako irakasgaia Concepción de la Rúa Vaca doktorearen esku egongo da, UPV/EHUren Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko katedradun eta Jakiundeko akademikoa. Irakasgaiaren titulua ‘Música y evolución humana. Un relato desde la Prehistoria’ [Musika eta giza eboluzioa. Historiaurrean abiatutako kontakizuna] izango da.

Ekitaldian ere hartuko dute parte Axier Urresti Rivero Vital fundazioko zuzendari nagusiak, Puy Fernández Osés Esperientzia Geletako zuzendariak eta ACAEXA-AEIKE Esperientzia Geletako ikasle ohien kultur elkartearen ordezkari batek.