euskaraespañol

Etika Soziosanitarioari buruzko unibertsitate tituluaren hasiera

Noiz eta non

2018/09/19, 16:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 19, 16:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan Etika Soziosanitarioko espezialistaren unibertsitate titulua abian jartzeko inaugurazio ekitaldia egingo da, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak Arabako Campusean garatzen duen titulua.

Lehendabizikoz irakatsiko den titulu honek erantzun egin nahi dio gizarte eta medikuntza zientziei aplikatutako etikaren perspektiba gehitzeko premiari, gizarte, osasun arloan eta eremu soziosanitarioan egindako esku hartzeak hobetu eta egokitzeko galdegiten duen gizarte eraldaketaren eskutik.

Ekitaldian hartuko dute parte:

- Ivan Igartua Ugarte, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea.
- Emilio Sola Ballojera, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte zerbitzuetako zuzendaria.
- Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Eusko Jaurlaritzaren Osasun saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaria.
- Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko koordinatzaile soziosanitarioa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Balioztatze eta Orientazio zerbitzuburua.
- Amaia Inza Bartolomé, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanordea eta ataleko koordinatzailea.