euskaraespañol

Eguneko irudia

INIZIA Arabacampus jardunaldia: ‘Sormena eta berrikuntza ekintzaile eta ikertzaileengan'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/15 2022/03/15, 09:00 - 13:00

Kokapena

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 15ean, asteartea, 09:00etatik 13:00etara Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko 01 Mintegian jardunaldi bat egingo da, "Sormena eta berrikuntza ekintzaile eta ikertzaileengan" izeneko INIZIA Arabacampus programaren barruan.

Jardunaldi horren helburua da bertaratuak sentsibilizatzea sormenak eta berrikuntzak I+Gko sailetan duten garrantziaz. Gainera, prestakuntza eman nahi zaie bertaratuei sormen kontzeptuei eta sormen prozesuaren faseei buruz, modu praktikoan. Ariketa praktikoen helburua tresnak eskaintzea izango da ekintzaileek eta ikertzaileek trebetasun teknikoak zein pertsonalak gara ditzaten. Mintegi hau INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak sustatuta, ekintzailetzari bultza egitea oinarri hartuta.

UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileei (IRI), Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalari (AZP) eta ikasleei zuzenduta dago, bai eta UPV/EHUrekin lotura duten ikertaldeei eta pertsonei ere. Jardunaldian interesa duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.

Parte hartzeko, formulario inprimakian eman behar da izena:

Informazio zabalagoa webgunean.