euskaraespañol

Iratxe Fresnedaren Lurralde hotzak film luzea irabazle gertatu da Porto Femme nazioarteko zinema jaialdian

UPV/EHUko irakaslearen filmak dokumentalen kategorian lortu du saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/27

Iratxe Fresneda Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslearen Lurralde hotzak dokumentalak lehen saria erdietsi du Porto Femme Nazioarteko II. Zinema Jaialdiko dokumentalen kategorian. Jaialdi hori Porton (Portugal) egin zen ekainaren 18tik 22ra bitartean, eta emakume zinema zuzendarien lana ikusarazten saiatzen den Portugalgo lehen nazioarteko zinema jaialdia da. Fresnedaren bigarren lanak bidean jarraitzen du Gijóngo 56. Nazioarteko Zinema Jaialdian, 10. D’A Bartzelonan eta Riga Pasaules Film Festival jaialdian, besteak beste, egon ondoren.

Emakume batek, kameraz eta zinemaren mamuez lagunduta, egindako bakarkako bidaia erakusten du film luzeak. Ez fikzioko road movie bat da, non zinemagilearen begirada erlezaintzaren, arkitekturaren eta iparreko argiaren begiradarekin gurutzatzen den, eta denbora gelditzen, kamerak irudi aske eta alderraien atzetik ari diren sekuentziak atzeman ditzan.

Lurralde Hotzak barru barrenetatik hasten den bidaia pertsonala da. Begiratzeko modu bat da. Arnas egiteko bide bat. Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek: Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders, Eulalia Abaitua edota Rut Hillarp artisten begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinabian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira.

Aragoi, Euskal Herri, Alemania, Danimarka, Suedia eta Islandiako jende, hiri eta paisaien artean galtzen saiatzen da bakarka 8 hilabetean filmatutako dokumentala.

Iratxe Fresnedak aurrekoetan erabilitako zenbait teknikariren laguntza izan du filma egiteko, hala nola Txelu Medina (Irrintziaren Oihartzunak) eta Saioa Etxebarriarena (Irrintziaren Oihartzunak). Halaber, Raúl Lópezek edizio lanetan parte hartu du (2018ko Goya saria muntaketa onenari Handia filmagatik), eta José Luis Rubiok eta RECeko lantaldeak, berriz, soinuaren produkzio ostekoetan. Musikari dagokionez, Anaz, Joseba Irazokiren akordeez zein Uxue Alberdiren ahotsaz egon da lagunduta.

Filmak Bizkaiko Foru Aldundia, Otxoa de Barandika Fundazioa eta Azkue Fundazioaren partaidetza eta Euskal Museoa, UPV/EHU, Photomuseum Zarautz, Castillo de Loarre, Xabier iriondo, Bego Vicario, Zentropa, Brandts Museum eta Forstadsmuseet lankidetza izan du.

Iratxe Fresneda zuzendaria

Iratxe Fresneda Delgado (Bilbo, 1974) Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, eta UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko kidea 2014az geroztik. Gidoia II ez-fikzioa eta  Generoa, Irudia eta Nortasuna irakasten du. Era berean, UPV/EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterreko irakasle da.

Bere doktore-tesia Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu zuen, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen.
Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lund-eko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia).
Eskandinabiako zinemagintzan aditua, bere ikerlana, mintegi, kongresu eta argitalpen akademiko desberdinetan zabaldu du. Nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartu du, besteak beste RIVIC (Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispánica Contemporánea), MAPCOM I+D proiektuan eta berak zudenduriko BROEN ikerketa proiektuaren bitartez. Une honetan IkerFESTS UPV/EHU-ko ikerketa proiektuaren partaidea da.
Zuzendari, eta gidoigile lanetan hasi zen Euskadi Irratiko (EiTB) hainbat kultura-programatan. Idazle, programatzaile eta zinema-kritikari, gaur egun, hainbat  zinema eta kultura erakunderekin parte hartu eta kolaboratzen du, besteak beste "Sunday in the country" ( Polonia) Europako Zine akademiak antolatua (EFA) 2016an, Cervantes Institute Praga (República Checa), Center for Basque Studies Reno (EE.UU.), Bartzelonako Beckett Obrador Internacional de Dramaturgiarekin, Loraldia edo Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao-rekin beste askoren artean.

Filmografia

Irrintziaren Oihartzunak honako zinemaldietan hautatua izan da: 64 Donostia Zinemaldian, Nanteseko 27 Espainiako Zinemaldian, 48 Nyon Doc Outlook International Market Nazioarteko Zinemaldian, Bartzelonako 25 Mostra Internacional Films de Dones Zinemaldian, 5 Sao Pauloko Move Cinema Arte Nazioarteko jaialdian edo Bilboko IX. Zinema Ikusezina jaialdian (euskarazko filme onenaren saria) besteak beste.
Irrintziaren Oihartzunak (2016) lehendabiziko filmaren ondoren zinemagintzaren erregistroaren trilogian ari da lanean: Irrintziaren Oihartzunak (2016) Cold Lands (2018) eta Tetuán, Tiṭṭawin, Begiak (2021).

Haren aurreko filma, Irrintziaren Oihartzunak izenburukoa, honako zinema jaialdi hauetan hautatu zuten: Donostia Zinemaldian, Market Nazioarteko Zinema Jaialdian, Bartzelonako 25. Mostran, Film de Dones Zinema Jaialdian, Sao Pauloko 5 Move Cinema jaialdian, Arteko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Bilboko IX. Zinema Ikusezina Jaialdian (euskal film onenaren saria), besteak beste.

Irrintziaren Oihartzunak (2016) honako film hauek osatuko duten trilogiaren lehena da: Irrintziaren Oihartzunak (2016), Lurralde hotzak (2018) eta Tetuán, Tittawin, Begiak (2021)