euskaraespañol

Jardunaldia: 'Kirola eta komunikazio multimedia'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/04/16

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Apirilaren 16an, asteartea, 9:15ean, Bizkaia Aretoan (Bilbo'Kirol eta komunikazio multimedia' jardunaldia egingo da. Jardunaldian mintzagai izango diren gai askok gaurkotasun handia dute komunikazioaren testuinguruan, esaterako: arlo honetako prestakuntzaren eta ikerketaren erronka berriak, eduki digitalak sortzea eta kontsumitzea, ziberkirola (e-sports), emakumeen egoera kirol kazetaritzan, kirol arloko komunikazio korporatiboa edo kirolariaren alderdi komunikatzaile. 

Aula EITB Komunikazioa, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea antolatzen dute. Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako Kirol Zuzendaritza eta Kirolaren Euskal Eskola (Eusko Jaurlaritza) laguntzaile dira. 

Informazio gehiagorako:

Kirol eta komunikazio multimedia - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea - UPV/EHU 

 

EGITARAUA 

9:15-9:30 Aurkezpena 

  • Gorka Moreno. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea 
  • Gorka Iturriaga. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria (Eusko Jaurlaritza) 
  • Ana Irene Del Valle. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Dekanoa 
  • Maite Fuentes Azpiroz. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultateko Dekanordea 

9:30-10:30 "Kirol Komunikazioa: akademia prestakuntzatik ikerketara" 

  • Gema Lobillo Mora Doktorea. Malagako Unibertsitateko Irakaslea 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Francisco José Prieto García. Kirol-Prentsaren Elkartea (AEDP) 

10:30-11:30 "Sare sozialak eta komunikazio eta ekintzailetza modu berriak" 

  • Aritz González. Bisons EClub (E-sports). 
  • Sergio Vegas. Youtube kanala (SergioBasket_vlogs) 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Alberto Acebedo. EITB Kirol Digitalaren koordinatzailea 

11:30-12:00 Kafea 

12:00-13:00 "Emakumeak kirol komunikazioan: Zer aldatu da?" 

  • Amane Ibañez Goikoetxea. EITB MEDIAko Kirol Zuzendariordea 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Arantza Gutierrez. Kazetaritza Saileko Irakaslea, UPV/EHU 

13:00-14:30 Mahai-ingurua: "Komunikazio korporatiboko estrategiak kirolean" 

  • Ibon Landa Hernández. Athletic Club-eko komunikazio arduraduna 
  • Elena Etxebarrieta. Basque Team-eko komunikazio arduraduna 
  • Alberto Fernández Canelo. Baskonia Alavés Taldeko komunikazio arduraduna 
  • Luis Arconada. Errealaren komunikazio arduraduna 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Maitane Urbieta. Euskadi Irratiko kirol kazetaria 

14:30-15:30 Luncha 

15:30-16:30 "Kirol-komunikazioaren etika, buloen, clickbaiten eta gainerako desinformazioaren aurrean" 

  • Borja Osés García. Dopinaren aurkako Euskal Agentziaren aholkulari juridikoa 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Ilargi Gorostegi. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea 

16:30-18:00 Kirolarien mahia-ingurua: "Komunikazioa kirolean, gizarte-aldaketarako eragilea" 

  • Eneko Acero. Surflaria 
  • Iñaki Zuzbizarreta. Saskibaloiko jokalari ohia  
  • Clara Azurmendi. Badminton jokalaria (Basque Team) 
  • Klara Olazabal. Slalom-piraguista (Basque Team) 
  • Oscar de Marcos. Athletic Clubeko jokalaria 
  • Aurkezle eta moderatzaile lana: Olatz Arriola-Bengoa. Radio Euskadiko kirol kazetaria 

18:00-18:15 Itxiera 

  • Julio Calleja. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa 
  • Andoni Iturbe Tolosa. EITB Komunikazio Ikasgelaren Zuzendaria