euskaraespañol

Eguneko irudia

Nazionala

Jardunaldia: ‘Talentua erakartzea, identifikatzea eta hautatzea’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/21, 09:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Merkataritza Ganbera (Consulado aretoa)

Errekalde zumarkalea, 50

Ekainaren 21ean, 9: 30etik-11: 00etara, "Talentua erakartzea, identifikatzea eta hautatzea" jardunaldia egingo da Bilboko Ganberaren Consulado aretoan. Ekitaldia UPV/EHUko Familia Enpresen Katedrak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako "Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua" zikloaren parte da. 

Hizlaria Óscar Izquierdo izango da, RENOVATIO Way yo Go elkarteko bazkidea eta ESIC - Cámarabilbaoko Talentuaren Kudeaketa eta Erakunde Lidergoa Goi Mailako Programako irakaslea. Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetako Giza Baliabideen arloan eta kudeaketan ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago. 

Horregatik, landuko diren gaiak talentuaren kudeaketaren hainbat alderdi izango dira, enpresa txiki eta ertainen egungo eta etorkizuneko arrakastarako elementu estrategikoa. Baita jardunaren, potentzialaren eta talentuaren arteko desberdintasuna; branding-estrategia; biltze- eta integrazio-prozesuen optimizazioa edo beste erakunde batzuen jardunbide egokiak. Jardunaldi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen artean talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzea. 

Jardunaldia doakoa izango da, aldez aurretik camarabilbao.com-en webgunean izena emanda, eta jarraitu ahal izango da, bai online, bai aurrez aurre Bilboko Merkataritza Ganberan.