euskaraespañol

Jardunaldia: Europar Batasuna, Maroko eta Euskadiren arteko harremanak

Noiz eta non

2019/03/28, 10:30 - 00:00

Kokapena

Demetrio Loperena paraninfoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Europar Batasuna, Maroko eta Euskadiren arteko harremanak: merkataritza, migrazioak, giza eskubideak, Sahara eta Rif’ izeneko jardunaldia egingo da. Jarduera Europagunek, ehuGUNEk eta Gernika Gogoratuz erakundeak antolatu dute.

Antolatzaileen iritziz, “Marokoko Mohammed VI.a erregearen agintealdian Europar Batasunarekin elkarrizketa politikoa eta harremanak indartu dira. Alauita erreinua da Batasunak dituen finantz baliabideetatik babes gehien lortzen duenetakoa, batez ere auzotartasun europar politikaren bidez. 2016ko EBJAren epaiak Sahara mendebaldeko lurraldeak Marokorekin sinaturiko merkataritza akordiotik kanpo zeudela aitortu zuen. Epai honen harira sorturiko polemikaren ondoren, nekazal eta arrantza arloko hitzarmenen bernegoziaketa berrian europar erakundeek “de facto” lurralde okupatuen gain subiranotasun marrokiarra aitortzea suposatu du. Gainera, Mediterraneoko migrazio ibilbideetan Moroccok hartu duen garrantzia dela eta, bertako agintariek mugen kontrolarekin lotutako  auziak EBrekin dituzten negoziaketetan mahai gainean jartzen dituzte. Etorkinen aurka europar eta marrokiar agintarien aldetik ematen diren giza eskubideen bortxaketak egunerokotasuna duten ekintzak dira. Auzi guzti hauei RIF eta Marokoko botere zentralaren arteko harreman gorabeheratsua gehitu behar diegu. Rifeko erantzun-mugimenduak -Hirak- Majzeneko aginte gabeko Gobernuaren korrupzio eta klientelismoa, eta herrialdearen iparraldeko zonalde honen bazterketa salatu ditu. Rifeko eta Saharako herrien gain Marokoko agintariek ezarritako errepresio gogorra nabarmena izan arren (horren eredu dira Amnesty International, Human Rights Watch eta beste erakunde independiente batzuen salaketak), EB eta bertako Estatu Kideek positiboki baloratzen dituzte Moroccoko erregimenaren aurrerapausuak giza eskubideen arloan. Gai hauen inguruan Euskaditik daukagun ikuspegia aztertu eta erreflexionatzeko, ekitaldi akademiko hau proposatzen da”.

Egitaraua

Aurkezpenak: 10:30-12:00

Aurkezlea: Joxerramon Bengoetxea , ehuGUNEko koordinatzailea.

  • Juan Soroeta, Nazioarteko Zuzenbideko UPV/EHU irakaslea: “EB eta Marokoren arteko harremanak: ikuspegi orokorra”.
  • David Alvarado, kazetaria eta “Rif. De Abdelkrim a los indignados de Alhucemas” liburuaren egilea: “Marokon eta Europar Batasunean dagoen inkonformismoa”.
  • María López Belloso, Deustuko Unibertsitateko Ikerketa arloko aholkularia: “EBeko erakundeak Ekialdeko Saharako giza eskubideen babesean”.

Atsedenaldia: 12.30-13.00

Elkarrizketa horizontalak: 13.00-14.30

Aurkezlea: Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz. Bake Ikerketa Zentroaren zuzendaria.

Rif, Sahara eta Marokiar diasporaren erakunde, Hegoaldeko mugan lan egiten duten eta etorkinen laguntzarako elkarte, Marokon lan egiten  duten  GKE, Euskal empresa elkarte, Eusko Jaurlaritza eta Aldundiko Lankidetzako, Europar Batasuneko eta nazioarteko arduradun, Marokoko kontsulatuko arduradun, ikertzaile unibertsitarioek… parte hartzeko aukera izango dute elkarrizketa horizontaletan