Jardunaldia: Oinarrizko Errenta eta ToShare behatokia
Noiz eta non
2019/02/05, 10:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteartean, otsailaren 5ean, 10:00etatik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Oinarrizko Errenta eta aberastasunaren bidezko banaketarako ToShare behatokiaren jardunaldia egingo da, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak antolatuta.
Angel Elías ikastegi horretako dekanoak aurkeztuta, bertan egongo dira Daniel Raventós, Bartzelonako unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta Oinarrizko Errentaren sareko presidentea, ‘Baldintza gabeko Oinarrizko Errenta bermatutako gutxieneko errenta sistemen aurrean’ hitzaldia emango duena; David Casassas, Bartzelonako unibertsitateko gizarte eta politika teoriako irakaslea eta DESC behatokiaren kontseiluko eta Oinarrizko Errentarako Sarearen elkarteko kidea, ‘Libertad incondicional. La renta básica en la revolución democrática’ (Paidós, 2018) liburua aurkeztuko duena; eta Amaia Inza Soziologia eta Gizarte Langintzako irakasle eta UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko 1. dekanordea, aberastasunaren bidezko banaketarako ToShare behatokia aurkeztuko duena.