euskaraespañol

Jardunaldia: Egoera ikusezin bat. Hauskortasun egoeran bizi diren adineko pertsonak

Noiz eta non

2019/02/21, 09:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Hurkoak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak aurkeztuko dituzte jardunaldi batean hauskortasunari buruz Hurkoak egindako ikerlan baten emaitza nagusiak, eta hauskortasunean bizi diren pertsonenganako abusua saihesteko tresna juridiko berri batzuk aztertuko dituzte.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia
  • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakaria
  • José Luis de la Cuesta, Hurkoako lehendakaria eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria
  • José Ignacio Munilla, Gipuzkoako gotzaina).

Jardunaldiak bi mahai-inguru izango ditu:

  • Hauskortasun egoeran bizi diren adineko pertsonak. Bertan ariko dira Rakel San Sebastian, Adinberriko zuzendaria; José Luis Marañon, Hurkoako Patronatuko kidea eta Hauskortasunari buruzko ikerlaneko eta gogoetako parte-hartzailea; Bakarne Etxeberria, Hurkoako Hauskortasun programaren arduraduna.
  • Lagun egiteko eta abusuen prebentzioarako tresna juridikoak. Bertan ariko dira: Antonio Manuel Ferrer, Som Fundació Catalana Tutelarren arlo juridikoko arduraduna; Aurora Elósegui, Donostiako lehen auzialdiko seigarren epaitegiko magistratua; Valentina Montero, notarioa.

Jardunaldiaren egitaraua