euskaraespañol

Mugaz gaindiko dok-barnetegiak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/07/09 Noiz arte: 2018/07/12, 09:10 - 16:45

Kokapena

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Uztailaren 9tik 12ra bitartean mugaz gaindiko dok-barnetegien zortzigarren edizioa egingo da UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolan. UPV/EHUk eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA) 2011z geroztik egiten dituzte barnetegiok lankidetzan. Hau izango da laugarren aldia saio hauek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten direna; beste lau edizioak Frantzian egin dira.

Mugaz gaindiko dok-barnetegiak prestakuntza ekimen transbertsal bat dira, doktoregaiei etorkizunean laneratzen laguntzeko xedea duena. Ingurune eleaniztun batean, eta Patrick Cansellek gidatutako ARTEM talde pedagogikoak  lagunduta, saio hauetan 80 parte hartzaileek aukera izango dute beren proiektuak taldean aurkezteko, eta horren bitartez modu praktikoan garatuko dituzte beren prestakuntzan zehar jaso dituzten ezagutzak, eta gaitasun berriak bereganatuko dituzte, diziplinarteko eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteari lotuak.

Talde pedagogikoaz gain, dok-barnetegian parte hartuko dute, halaber, enpresa sorkuntzaren,  berrikuntzaren edo komunikazioaren arloko adituek.