euskaraespañol

Eguneko irudia

Kimika Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/10, 18:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 10ean, 18.30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2022-2023 ikasturteko 58 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Pedro Migul Echeniquek hitzaldia eskainiko du.

EGITARAUA

  • Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoaren hitzak.
  • Erretiroa hartu duten langileen harrera.
  • Pedro Miguel Echenique doktorearen hitzaldia.
  • Espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • Diploma banatzea 2022-2023 promozioko ikasleei.
  • Euskadiko kimikarien elkargo ofizialaren saria: Gradu Amaierako Lan onenari.
  • Agustin Erkizia Gipuzkoako Campusaren errektoreordearen hitzak.
  • Luberri Xuri abesbatzaren emanaldia.