euskaraespañol

Kontzertuak campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/08, 19:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

‘Kontzertuak campusean’ kontzertu-programa Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian izango da azaroan eta abenduan. Lehenengoan, EIRE taldearen emanaldia izango da.

EIRE taldea Eire Maia eta Eire Salegik osatzen dute. Txiki-txikitatik aritu dira elkarrekin musika egiten eta orain kantu pop elektronikoekin aurkeztu dira eszenara. Maiak konposatu eta Salegik ekoiztu, euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Azaroa hasieran aurkeztuko dute euren lehen bilduma, 6 kantuz osaturikoa. Abestiz abesti joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustuko dituzten genero eta soinu ezberdinak landuz. Lan honekin euren burua aurkeztu nahi dute, zer nolako musika espero dezakegun haiengandik erakutsi eta geratzeko etorri direla aldarrikatu.