-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Korrika Erresistentziarik Gabe!
Photocampus: Eguneko irudia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/06
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/42005083/iii-carrera-universitaria-upv-ehu_web.jpg/4c1bfe14-c6ae-97ca-0f7e-cf177b33433e?t=1699276413006)
NON: Vitoria/Gasteiz. NOIZ: 2023ko azaroaren 5ean. NORK: Nuria González. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Goiz polita, une batzuetan haizetsua, bidelagun izan zuten, Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak antibiotikoen erabilerari buruz kontzientziatzeko munduko astearen testuinguruan antolatutako "Korrika Erresistentziarik Gabe!" III. Unibertsitate Lasterketan parte hartzera animatu ziren ehunka pertsonek.
Oinez zein korrika, probaren bost kilometroek antibiotikoekiko erresistentziaren arazoari buruzko kontzientziazio lanekin jarraitzeko balio izan zuten, Antibiotikoekiko erresistentziaren aurkako Plan Nazionalaren (PRAN) helburuetako bat arazo horrek pertsonen eta animalien osasunean duen eragina murriztea baita, dauden antibiotikoen eraginkortasuna modu iraunkorrean zainduz.
Bertan izan ziren, besteak beste, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordea, Ana Rosa López de Uralde Kirola, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza Saileko zinegotzi ordezkaria, Mirari Ayerbe Farmazia Fakultateko dekanoa eta Victor Amado Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendaria.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus