euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateko 47. Promozioko 397 ikaslek jasoko dute diploma

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/14, 17:00 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Zientzia eta Teknologia Fakultateko diploma banaketa egingo da ostiralean. 397 egresatu berrik osatzen dute Zientzia eta Teknologia Fakultateko 47  promozioa, eta 2018-2019 ikasturtean irakatsi ziren honako 10 titulazio zientifiko eta teknologikoetakoren bateko ikasketak bukatu dituzte: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika Kimika edo Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa. Aipatutako azken gradu horretako promozioa lehenengoa izango da.

Alde batetik, 2018/2019 promozioko 10 titulazioetako espedienterik onenak sarituko dira ekitaldian, eta bestetik, Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena ospatzeko osatutako liburua eta bideoa aurkeztuko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute Elías Unzueta Repsoleko gerenteak; Fernnado Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak; eta Miren Artaran Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak

Ekitaldia itxiko da egresatuei, Fakultatean 25 urte betetzen dituztenei eta erretiroa hartu duten lankideei eskainiko zaien aurreskuarekin eta Aitor Biainek zuzentzen duen UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldiarekin