euskaraespañol

Gaztela eta Leongo Farmazia Akademiak UPV/EHUko ikertzaile talde bat saritu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/15

Irudia
Argazkian, José Luis Pedraz eta Edorta Santos Vizcaíno. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko NanoBioCel ikertaldeko ikertzaile nagusi José Luis Pedraz –CIBER BBNko kidea da– eta Markel Lafuente, Laura Saenz del Burgo, Alaitz Zabala eta Patricia Gálvez ikertzaileek Gaztela eta Leongo Farmazia Akademiaren 2021eko saria jaso dute, honako lan honengatik: ‘Nanozelulosa, alginato eta Gagsekin formulatutako biotinta baten diseinua eta karakterizazioa, 3D bioinprimaketan erabiltzeko eta kartilagoaren birsorkuntzan aplikatzeko’. Ikerketa hori Macromolecular Science aldizkarian argitaratu dute, ‘Chondroitin and Dermatan Sulfate Bioinks for 3D Bioprinting and Cartilage Regeneration’ izenburupean. Diseinatutako biotinten karakterizazio farmakoteknikoko eta erreologiako lana UPV/EHUko Fakultateko Nanbiosi Plataformako U10 Drug Formulation-en egin da.

Gainera, José Luis Pedraz ikertzailea Gaztela eta Leongo Farmazia Akademiako kide urgazle izendatu dute.

Bestalde, NanoBiocel ikertaldeko beste irakasle bati, Edorta Santos Vizcaínori –CIBER BBNko eta Nanbiosis plataformako U10 Drug Formulation-eko kidea– eta María Gil Atienzari accesit bat eman die Gaztela eta Leongo Farmazia Akademiak, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen sariaren barruan, honako ikerlan honengatik: ‘Besikula estrazelularren erabilera, minbiziaren tratamenduan tumoreen aurkako agenteak zabaltzeko’. Ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia eta Farmazia Teknologia Laborategian egin zen.