euskaraespañol

Teresa del Valle antropologoak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2018 Saria jaso du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/18

Eusko Ikaskuntzako eta Laboral Kutxako lehendakariak diren Iñaki Dorronsorok eta Txomin Garciak Teresa del Valleri saria eman zioten. Argazkiak: Eusko Ikaskuntza

Teresa del Valle UPV/EHUko gizarte Antropologiako katedradun emerituak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2018 saria jaso du Donostiako udaletxeko Pleno Aretoan.

Sarituarekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu, Nafarrroako Gobernuko  Hiritarrekiko  eta  Erakundeen  Arteko Harremanetarako Kontseilari Ana Ollo eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsoro eta LABORAL Kutxako Presidente Txomin García.

Lehen ilaretan izan dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Cristina Uriarte, Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako Kontseilari Mikel Aranburu Urtasun, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano, Eusko Legebiltzar eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza, hurrenez hurren, eta Donostiako alkate Eneko Goia. Mundu akademiko, kultura eta gizarteko ordezkaritza zabala izan da baita.

Ekitaldian nabarmendu denez, Sari hau Teresa del Vallek (Donostia, 1937) egindako ikerketa eta dibulgazio lan luze eta sakonari egiten zaion merezitako onarpena da. Guam eta Hawaiko iparamerikar unibertsitateetan 1970 eta 1978 urte arteetan ikasia, UPV/EHUko gizarte Antropologiako lehen irakaslea eta ondoren katedraduna izan zen, 1988tik emakumearen ikasketen bultzatzaileetako bat gurean.

Teresa del Valleren ibilbidearekin harremana duten alderdi hori eta beste zenbait aztertu zituzten Saria emateko epamahaikide izan ziren unibertsitateetako ordezkariek: Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea), Iñaki Esparza (Bergarako UNEDeko zuzendaria), Iciar Astiasarán (Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordea), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), José Antonio Rodríguez Ranz (Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordea eta Erakunde Arteko Harremenanen errektoreordea) eta Cristina Bayona (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle, Enplegu eta Ekintzailetzaren errektoreordea).

Sariaren diploma eman baino lehenxeago, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari den Iñaki Dorronsoro Teresa del Vallek 1978an Eusko Ikaskuntza berriro sortu zenetik egindako ekarpenaz aritu da eta gogoratu du Gipuzkoako Lehendakariorde  izan  zela  baita  2006  eta  2010  urteen  artean  eta  Eusko

Ikaskuntzaren XVII. Kongresuko lehendakari, 2009an. Horren harira, bertaratutakoak gonbidatu ditu Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera dela eta, urria eta azaroan izango diren ekitaldietan parte hartzera.