Zaida Muxí arkitektoak 'Mujeres, casas y ciudades' liburua aurkeztu du

Noiz eta non

2019/07/04, 18:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Arabako Ordezkaritzan (Alaba Jeneralaren kalea 22, 1. solairua, Gasteiz) Zaida Muxí arkitekto eta hirigile ezagunak 'Mujeres, casas y ciudades. Más allá del umbral' (dpr-Barcelona) liburua aurkeztuko du.  Aipatutako elkargoak,  Kultur paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak eta Ondare Eraikiko Ikerketa Taldeak (UPV/EHUkoak biak) antolatu dute ekitaldia.

Sarrera doakoa da, auditorioko edukiera bete arte.

Lanak “arkitekturaren eta hirigintzaren historia berriz idaztea proposatzen du historia orokorrek isildutako emakumeek eginiko ekarpenen bitartez. Liburuak ingurune habitatua du ardatz, diseinutik politikara, arkitekturatik hirigintzara; hori guztia etxea eta hirian laburbilduta, pribatuaren eta publikoaren adierazgarri. Etxea, arkitekturaren metafora gisa, hiria giza ekintzen sintesi gisa”.