euskaraespañol

Eguneko irudia

Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkarteak balioa eman dio Durk Gorter ikertzailearen lanari

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/20

Irudia
Durk Gorter ikerlaria. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Durk Gorterrek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Ikerbasque ikertzaile katedradunak, Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkartearen ‘Distinguished Scholar of Multilingualism’ (Eleaniztasunaren arloko akademiko gorena) saria jaso du elkarteak duela gutxi Lisboan egindako kongresu batean, eleaniztasunarekin lotuta egin dituen azterlanen kalitatea dela eta.

Durk Gorter UPV/EHUko DREAM (Donostia Research Group in Education and Multilingualism) taldearen zuzendaria da. 2007. urtera arte, Amsterdamgo Uniberstitateko katedraduna eta Fryske Akademyko Gizarte Zientzien Saileko zuzendaria izan zen. Zehazki, eleaniztasuna, hizkuntza minoritarioak eta paisaia linguistikoa ikertzen ditu.  Era berean, nazioarteko doktorego tesiak zuzendu ditu. Gorter Language, Culture and Curriculum aldizkariko editorea da (nazioartean ospe handiena duten aldizkari indexatuetako bat).