Antonio Gamonedaren poesía Letretara bertaratu da

  • Fotoalbistea

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/10

Vitoria-Gasteizera bisitatzen ari dela eta egunotan ospatzen den ‘Poetak maiatzean’ jaialdian parte hartzen ari dela, 2006ko Cervantes saridun Antonio Gamoneda Letren Fakultateko ikasgeletara hurbildu da, bere poemak ikasleekin partekatzeko eta poesiaz hitz egiteko. Adinaz 50. hamarkadako belaunaldi historikokoa bada ere, poeta atipikoa da, bere garaikideen artean ohikoak diren erabilera eta ezaugarriei dagokiela. Bere poesía da, osorik, heriotzari buruzko hausnarketa. Bere saiakera batean horrela definitu du: “memoriaren artea heriotzaren ikuspuntutik”.