euskaraespañol

Eguneko irudia

Zientzia eta umorea, a ze parea! zikloaren bigarren saioa Bidebarrieta Zientifikoan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/09/27, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Irailaren 27an egingo den ziklo honen bigarren saioan Kike Amonarriz Gorria soziolinguista eta umoregileak eta Natalia Ruiz Zelmanovitch dibulgatzaile eta astrokoplariak hartuko dute parte.

Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako tirekin, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergatik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan hitz egin daiteke. Estrategia horiek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horiek mintzagai izango dira Bilbo Zientzia Plazaren barnean antolatutako Umorea eta zientzia, a ze parea! hitzaldi sortan.

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa-k horrela emango dio hasiera ikasturte berriari.

Zientzia eta umorea, a ze parea! zikloaren bigarren saioa irailaren 27an

Irailaren 27an, asteazkena 19:00etan, Natalia Ruiz Zelmanovitch Astrobiologia Zentruko (CAB) komunikazio arduraduna, dibulgatzailea eta astrokoplalaria eta Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia saioetako aurkezlea izango dira gonbidatuak. Hurrenez hurren, Cuando la ciencia se pone flamenca eta Barrearen indar dibulgatzailea hitzaldiak eskainiko dituzte.

Saio bietan hitzaldiak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta itzulpen zerbitzua eskainiko zaie hurbiltzen direnei. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, baina hitzaldiak Kulturgunea kanalean ikusi ahal izango dira streaming bidez.