UPV/EHUk Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari

Noiz eta non

2019/01/25, 11:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari. Sari honen bidez euskal unibertsitatearen alde egindako lana aitortu nahi zaio Eusko Ikaskuntzari.

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek, eta, beraz, mendeurrena ospatu berri dauka. Sortu zenetik, bai eta egun ere, bere oinarriak izan dira lurraldetasuna, diziplinartekotasuna, ideologia aniztasuna, erakunde moduan independentea izatea, partaidetza metodologia, gizarte zibilaren ahalduntzea eta ekarpen zientifikoa. Era berean, beti aritu da goi mailako hezkuntza bultzatzearen alde, eta UPV/EHU, besteak beste, Eusko Ikaskuntzak euskal unibertsitatearen alde egindako lanaren fruitu da.

Ekitaldiaren programa

  • Aktaren irakurketa Pedro Iriondo UPV/EHUko idazkariaren eskutik
  • Laudatioa Juanjo Alvarez aitabitxiaren eskutik
  • Urrezko Domina jartzea
  • Replicatioa Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentearen eskutik
  • Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen parte-hartzea