euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk Especializa-T graduondoko azokan parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/12 Noiz arte: 2020/02/10, 16:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak ESPECIALIZA-T graduondoko azokan parte hartuko du, asteazkenean, otsailak 12, Gipuzkoako Bazkundean, Donostian.

Ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da, eta UPV/EHUk 2020-2021 ikasturterako prestatu duen graduondoko eskaintza osoa ezagutzera emango du.

UPV/EHUko standean, informazio pertsonalizatua eskuratu ahalko da honakoei buruz: unibertsitateko sarbidea, tasak, bekak, mugikortasun programak eta graduondoko ikasketekin lotutako praktikak.

Horrez gain, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ere parte hartuko du azokan, datorren ikasturteko ikasketen eskaintzaren berri emanez.

Informazio gehiago: https://www.especializa-t.com/donostia-euskara/