euskaraespañol

Erakusketa: Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…

Noiz eta non

Noiztik: 2024/04/09 Noiz arte: 2024/04/16

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…' erakusketa ikusgai dago Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango da. 

Gipuzkoan eta Bizkaian ikusgai egon ondoren, Arabara dator 'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…' izeneko erakusketa. UPV/EHUren Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketa ibiltari honek Mikel Laboa abeslaria gogoratu nahi du, heriotzaren 15. urteurrenean (2008ko abenduaren 8an zendu zen), erakusketa horren inspirazio iturria delarik Katedrak bultzatutako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia. Abeslariaren unibertso pertsonal eta profesionalen arteko harmoniak agerian uzten du Mikel Laboak euskal kulturan izan duen garrantzia. 

'Ni ez naiz Mikel Laboa'  liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak ’Josevisky’ Joseba Larratxerenak eta Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durango azokan. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra. 

Aretoa irekiko da 9:00etatik 20:30ak arte, astelehenetik ostiralera.