euskaraespañol

Laster arte, Rafa!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/01

Pasa den ostirala bere laneko azken egun izan zen Arte Ederren Fakultatean. Ikastegi horretan eman du bere lan bizitza osoa, ia 40 urte. Eta larunbatean, bere ikastegiko eta beste hainbat zentroetako ehun bat lankidek omendu zuten bazkari sorpresa batean, bere bihotzeko Bilboko Athleticen estadioko jantokietako batean. Izan ere, Rafa Dehesa, atezain nagusia izateaz gai, futbolzale amorratua izan da, eta kirol horretan denetatik egin du: jokatzaile izatetik Bilboko lehen emakume taldeetako baten entrenatzaile ibiltzera. Hemendik aurrera eginbehar horietako bitan arituko da era biziagoan Athleticen: benjamin aurrekoen ikuskatzaile eta beteranoen entrenatzaile. Beraz, hemendik aurrera, Leioara etorri beharrean, Lezamara joko du goizero. Laster arte, Rafa!