euskaraespañol

Mahai-ingurua: ‘2024 urte olinpikoa. Transgeneroa eztabaidagai Parisko Joko Olinpikoen aurrean’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/15, 18:00 - 20:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Joko Olinpikoen atariko gisa, 2024ko maiatzaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, mahai-inguru bat egingo da Bizkaia Aretoan, atleta transgeneroek Parisko hurrengo olinpiadetan izango duten parte-hartzea eztabaidatzeko. Trans pertsonak kirolean sartzearen eta emakume atleten eskubideak eta aukerak babestearen artean oreka bat aurkitzea da helburua.

UPV/EHUko EHUgunek eta Kiroleskolak antolatutako jardunaldian, besteak beste, Lia Thomas igerilari transgeneroaren kasua (Pennsylvaniako Unibertsitatean markak hautsi ditu) eta Trans legea (transgeneroei beren genero-identitatearen arabera kategorietan lehiatzeko aukera ematen dien eta mugimendu feministak kritikatu duen legea) jorratuko dituzte.

 

Programa

18:00 Ongietorria:

Eva Ferreira. UPV/EHUko errektorea.

Gorka Iturriaga. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.

18:10 Mahai-ingurua:

Andoni Zubizarreta. Futbolari ohia eta kirol-zuzendaria.

Izaro Antxia. emakumezko talde batean federatuta lehiatu den lehen transexuala Espainian.

Borja Osés. Kirol-zuzenbidean aditua den abokatua.

Maria Tato. EFFren zuzendaria eta 2030eko Munduko Kopako batzorde exekutiboko kidea.

Moderatzailea: Veronica Gómez. SER kateko kirol-kazetaria.

20.00etan: Ekitaldiari amaiera ematea