euskaraespañol

Mahsa Aminiren heriotza gaitzesteko komunikatua

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/03

Crue Universidades Españolas elkarteak bat egiten du Irango 22 urteko gazte Mahsa Amini poliziaren zaintzapean zegoela hil ondoren egin diren gaitzespenekin. Bide publikoan beloa behar bezala jantzita ez eramateagatik atxilotu zuten gaztea Teheranen.

Unibertsitate-komunitatea erabat konprometituta dago balio demokratikoekin, eta, era berean, arbuiatu egin nahi du egun hauetan Irango kaleetan eta unibertsitateetan gertaera tamalgarri horrengatik protesta egiten ari diren eta beren oinarrizko eskubideak gauzatu ahal izateko askatasuna eskatzen duten emakumeen eta gizonen aurkako indarkeria justifikaezina.