euskaraespañol

Mari Mar Martinezek eta Terese Aizpuruak jaso dute Unibertsitateko Danborra

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/22

Terese Aizpurua, Agustín Erkizia eta Mari Mar Martínez.Argazkia: UPV/EHU

Neguko arratsaldeekin batera hotza eta iluntasuna izan arren, Mari Mar Martínez eta Terese Aizpurua Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Administrazio eta Zerbitzuetako bi langileek hunkituta jaso zuten Agustin Erkizia campuseko errektoreordearen eskutik Unibertsitateko Danborrada konpainiak urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, ematen duen Unibertsitate Danborra. Laudatioa Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari eta konpainiako kide Jose Luis de la Cuestak egin zuen. Saria banatu ondoren, Unibertsitateko Danborradako 150 kideak Antiguo auzoko kaleetan zehar ibili ziren danborrak eta upelak jotzen.