Marine Environment and Resources masterreko lanik onenek saria jaso dute

Cousteau Fundazioak ere Calypso saria eman du ekitaldi berdinean

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/11

Lea Vignaud, Amavi Nimesha eta Floris Calkoen

UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioak (PiE) Marine Environment and Resources masterraren amaiera lanen aurkezpen onenak saritu ditu. Amavi Nimeshak ‘Does the Biogeochemical Effect of Upwelling Vary Depending on the Source Water Depth?’ lanagatik eta Floris Calkoenek ‘Multi-Decadal Evolution of Continental Portuguese Beaches Using Landsat Satellite Imagery’ tesiagatik jaso dute Michael B Collins saria.

XII. edizio honetan mundu osoko 16 herrialdeetako (Bangladesh, Brasil, India, Indonesia, India, Nigera, Australia, Filipinak, AEB, Kanada eta hainbat europar herrialdeak) 27 ikasleek defendatu dute haien master tesia.

Bestalde, Cousteau Fundazioak, lehenengo aldiz, itsas ingurumenari buruzko ikerketa onenari Calypso saria eman du. Lea Vignaud izan da saritua bere ‘Diversity of diet of herbivorous fishes in the Lesser Antilles (Scaridae and Acanthuridae), using isotopic and microbiologic approaches’ lanagatik.

Marta Barandiaranek, UPV/EHUko errektoreordeak, Duncan Purdiek eta Mathieu Poulicek, biak ala biak masterraren koordinatzaile direnak sari hauen banaketa ekitaldian parte hartu dute.