Marithania Silvero eta Marisa Fernándezek eskuratu dute Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RMSE) sari bana

RSME 2019 sariek profesionalen ibilbidea aitortzen dute matematikaren arloan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/08

Marithania Silvero eta Marisa Fernández. Argazkia: UPV/EHU

Marithania Silvero eta Marisa Fernándezek, UPV/EHUko matematikariek, aitortza jaso dute Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RSME) 2019ko sarietan.  Marithania Silvero izan da RSMEk eta BBVA fundazioak emandako Vicent Caselles Matematika Ikerketako saria jaso duen sei gazteetako bat. Sari hori 2015etik aurrera eman dute, profesionalen zientzia-ibilbidearen lana, sormena, orijinaltasuna eta emaitzak aitortzeko.

Kasu honetan, Silverok korapiloen teorian egindako ikerketagatik erdietsi du saria, 1983z geroztik ebatzi zegoen L.H. Kauffman matematikariaren aieru bat ebatzi baitu. Haren eragin handieneko lanak Khovanoven topologiaren interpretazio berri bat ematen du, eta jakin-min handia piztu du adituen artean. “Poz eta ohore handia izan zen, nire ibilbide ikertzailean lanean eta aurrera egiten jarraitzeko akuilua”, adierazi du Marithania Silvero UPV/EHUko matematikariak.

“Nire lana oinarrizko ikerketaz ezagutzen dugun horren barruan dago, non helburua arlo bati buruz dugun ezagutza handitzea baita; uste dut garrantzitsua dela oinarrizko ikerketak era horretako aitortzak jasotzea, ikusgaitasun handiagoa ematen eta gizartea daukan garrantziaz kontzientziarazten laguntzen baitu”, azaldu du Silverok.

Marisa Fernándezek, berriz, RSMEk ematen dituen hiru dominetako bat eskuratu du. Matematikaren arloan etengabe egindako ekarpen garrantzitsuengatik ematen dute sari hori, hala nola: hezkuntza, ikerketa, transferentzia eta denboran zeharreko dibulgazioagatik. Matematikariak Geometria eta Topologiaren arloan garatu du ikerketa, Riemannen Geometrian, geometria sinplektikoan eta konplexuan zehazki.

“Bizigarria eta pozbidea da Espainiako matematikarien komunitatearen estimua eta begirunea nabaritzea. Nire jarduera akademikoaren zenbait alderditan egindako dedikazio eta ahaleginaren aitortza da”, azaldu du Marisa Fernández UPV/EHUko Matematika Saileko Geometria eta Topologiako katedradunak.

Gainera, sari hori RSMEk ematen duen sari handiena da. “Irakasle nabarmena eta nazioarteko proiekzioko ikertzailea da, bere izenean 100 argitalpen baino gehiago dituena”, nabarmendu du RSMEk.

Nabarmentzekoa da domina horretarako hautagaitza RSMEko bazkideek baino ezin dutela aurkeztu, eta sarirako proposatutako pertsonek ezin dute jakin hautagai direla.