Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako masterrak 30. urteurrena ospatuko du jai aparta batean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/29, 16:00

Kokapena

Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83 - 48015 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUren Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako masterrak 30. urteurrena ospatuko du ekitaldi bikoitz batean, Marketin Masterra Sarien laugarren edizioko sarien banaketa ere egingo baita (PesMes 2019). Festa 16:00etan hasiko da, eta 21:00etan amaitu, fakultatearen hallean eskainiko den lunch batekin.
Lehen zatian, hitzaldi bat emango dute Bolton Foods multinazional italiarreko Isabel eta Cuca kontserba marken Ibón Urraza Kanpo Negozioetako zuzendariak eta Luca Brenna Marketineko zuzendariak. Biak ala biak masterraren 30. promozioaren aitaponteko izendatuko dituzte. 
Hitzaldiaren ostean, atseden txiki bat egin, eta bakarrizketa baten txanda etorriko da. Horrek emango dio bide PesMes 2019 sarien banaketa ekitaldiari.  «Galan, masterraren ibilbideari begiratuko zaio; berrogei ikaslerekin hasi zen, eta emakumezkoak hiru besterik ez ziren. Gaur, ordea, ikasle aniztasun handia dago, eta genero berdintasuna promozio guztietan, are emakume gehiago ere, eta horrek balio handia ematen dio masterrari», dio Marisol Aguirre UPV/EHUren Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako masterreko irakasleak. 
Masterreko gradudunen elkarteak antolatu eta bultzatzen dituzte sariok, mota eta tamaina guztietako profesionalek, markek, enpresek eta erakundeek marketin arloan, zentzurik hertsienean, egiten duten lana aitortu, bultzatu eta ezagutzera emateko helburuarekin. Funtsean, unibertsitatea eta enpresa elkarrengandik hurbil egotea da xedea. Informazio gehiago.