euskaraespañol

Kirolaren Kudeaketa berezko Masterraren aurkezpena

Noiz eta non

2018/06/18, 11:15 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Kirolaren Kudeaketa berezko Masterraren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.

Parte hartzaileak:

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Goizane Alvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako eta Kiroletako zuzendari nagusia
  • José María Beraza, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako dekanorde koordinatzailea
  • Errapel Ibarloza, UPV/EHUko Kirolaren Kudeaketa berezko Masterraren zuzendaria
  • Eneko Macías, EmteSport entitate laguntzailearen kirol zuzendaria

Kirolaren sektorea ekonomia eta enplegu hazkunde aurreikuspen handienetako duen alor profesional bat da. Faktore askoren eraginaren ondorioz, kirol kudeaketan espezializatutako profesional gero eta gehiago behar dira, berebiziko garrantzia duen jakintza adarra delako kirol industriaren egungo eta etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez kudeatzeko orduan. UPV/EHUko Kirolaren Kudeaketa berezko Masterrak eskari honi erantzuten dio.