euskaraespañol

EHU Master Week-aren egoitza birtuala

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/29

Irudia

NON: Online. NOIZ: 2024ko martxoaren 4tik-7ra. NORK: Komunikazio Bulegoa. 

 

Zer iruditzen zaizu aurtengo EHU Master Week-erako eraiki dugun “agora” birtuala? Datorren ikasturtean master bat ikasi nahi baduzu, etor zaitez UPV/EHUko graduondoko azoka aurkezteko sortu dugun online foro honetara;  aukera paregabea Euskal Herriko graduondokoen eskaintzarik handiena bertatik bertara ezagutzeko.

Gure unibertsitateari buruzko informazioa, standak, eta, baita, 200 hitzaldi inguru 140 masterrei buruz, horietako 22 unibertsitate artekoak. Nobedadeak aurkeztuko dizkizugu, eta zure etxetik, parketik edo nahi duzun tokitik egin ahal izango dituzu kontsultak.

Gure azoka birtualean paseatu nahi baduzu eta datorren ikasturterako nobedadeen berri izan nahi baduzu, gure webgunean eman dezakezu izena.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, campusa@ehu.eus helbidera.