euskaraespañol

Miren Azkaratek Unibertsitateko Danborra jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/22

UPV/EHUko Danborradak Miren Azkarate UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren eta Donostiako Udalaren  2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariaren ibilbide akademikoari onespena egin zion. Honek Nekane Balluerka errektorearen eskutik Unibertsitateko Danborra jaso zuen. Ekitaldian campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak parte hartu zuen. Halaber, Donostiako alkate Eneko Goia bertan izan zen. Donostiako zinegotzi zein UPV/EHUko irakasle ohi Pilar Elgoibarrek laudatioa egin zuen. Ekitaldia UPV/EHUko Danborradaren bandera igoeraren baitan ospatu zen. UPV/EHUko Danborrada 15 urte darama Donostiako festa handia alaitzen. Konpainia unibertsitate kide direnek eta ohiek osatzen dute konpainia.