euskaraespañol

Mugikortasun programetako ikasleentzako agur ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/10, 11:15

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ekainaren 10ean, ostiralean, 11:15ean, Letren Fakultatean, Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateak mugikortasun programen bidez aurten UPV/EHUn ikasi duten ikasleentzako agur esateko ekitaldia ospatuko da. Guztira, 2023-2024 ikasturtean, 1.458 ikaslek gutxienez lauhileko bat egin dute UPV/EHUn: Erasmus (821), Sicue (209), Latinoamerika (355) eta Beste norakoak (73).

Ekitaldian izango dira Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Junkal Gutiérrez, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; eta Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña, Vitoria-Gasteizeko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria.

Ekitaldian, hainbat ikaslek UPV/EHUn izandako nazioarteko esperientzia kontatuko dute, Unibertsitateko masterren eta Etxepare Institutuko aurkezpenak egingo dira eta ESN ikasle-elkarteak bisitariei emandako laguntza eskertuko da.

Ondoren, kalejira egingo da ‘El Caminante’ eskulturara, eta Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak eskainitako pintxoak dastatuko dira, musika tradizionalarekin girotuak; ondoren, kontzertuak izango dira Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian.

PROGRAMA

 09:15 Autobusak Bilbotik eta Donostiakik aterako dira

11:00 Gasteizeko Letren Fakultatera iritsiko dira

11:15 Argazki ofiziala

11:25 Ongi etorria. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea

11:30 Ekitaldiaren irekiera. UPV/EHUko errektorea

11:40 Gasteizeko Udalaren Kultura eta Hezkuntza sailaren zinegotzi ordezkariaren agurra

11:50 Nire mugikortasun esperientzia (UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak)

12:00 Etxepare Institutoaren aurkezpena 

12:10 UPV/EHUko masterren aurkezpena

12:20 ESN elkarteak egiten duen lana aitortu

12:30 Oparien zozketa

12:45 Ekitaldiaren amaiera. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea

13:00 Kalejira 'El Caminante' eskulturara

14:15 Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainitako pintxoak eta euskal musika

16:00 Kontzertuak Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian

20:30 Autobusak Donostia eta Bilbora itzuliko dira